Honen kostua 8.530,50€ izan da eta dagoeneko egoera txarrean zegoen gasoliozko furgoneta zirkulaziotik aterako du. Horrela Udalak 2. ibilgailu elektrikoa erosi du brigadarentzat, mugikortasun elektriko eta jasangarriaren aldeko apustua eginez.
Izan ere, airea kutsatzen duten CO2 isuriak murriztearekin batera, helburua burujabeak izatea da, horregatik autoek behar duten energia elektrikoa frontoiko plaketatik hornitzea da helburua.