Ibarberri ikastetxeko portxearen eraikuntza eta 2. solairuko lur zoruak konpontzen ari dira

Mailope Aldizkaria 2025ko abu. 6a, 14:52

Ibarberri ikastetxeko portxearen eraikuntza. Argazkia: Lekunberriko Udala.

Uda honetan Ibarberri eskolako portxe berria eraikitzeko eta Ikastetxeko bigarren solairuko lurra konpontzeko obretan ari dira.

Ikastetxeko bigarren solairuko 766m2 lur zorua egoera kaskarrean zegoen, eta azken urteetan izorratu eta altxatu egin da hainbat lekutan. Portxeak berriz eguraldi txarren aurrean babesa eskaintzea izango du helburu.

Lur zoruaran lanak 44.000€ko aurrekontua du eta portxeak 90.800,55€. Bi inbertsio hauek Lekunberri eta Larraungo Udalen arteko elkarlanaka bultzatu ditu. Gainera, Nafarroako Gobernuaren finantzaketa dute eta ikasturte hasierarako bukatuta egongo dira.