Lekunberriko XXIX. Antzinako Azoka abuztuaren 3an ospatuko da

Mailope Aldizkaria 2025ko abu. 1a, 10:24

2024an ospatu zen Antzinako Azoka. Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.

Datorren igandean, Lekunberriko Alde Zaharra erdi aroko merkatu bilakatuko da. Desfileak, musika, antzinako lanbideei buruzko antzerkiak eta beste hainbat ekitaldi ospatuko dituzte.

Honako hau da eguneko egitaraua:

10:30 – Ezkil-jotzea eta azokaren irekiera. Alde Zaharra.

11:30 – Kalejira eta emanaldiak herrian barna Txistulari, trikitilari, juglare eta musikari ibiltariak.

12:00 – Pregoia eta Bandera Dantza. Ondoren, kale-antzerkiaren hasiera: Antzinako lanbideak Udaletxe aurrealdean. Ostera, kale-antzerkia Garbitokiaren Plazaraino.

17:00 – Musikari ibiltariak azokaren barna. Alde Zaharra.

18:00 – Erraldoi eta Kilikien Konpartsa. Udaletxetik irtenda.

20:00 – Azokaren itxiera musika eta su-ikuskizunarekin. Udaletxe aurrealdean.

 

OHARRA: Arropak gaur, abuztuaren 1ean Udaletxean banatuko dira. Animatu eta jantzi zaitez garaiko arropekin!

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete azokaren antolaketan laguntzen egongo diren boluntarioei. Antzinako Azoka honek herriko nortasuna, historia eta kultura ospatzeko aukera paregabea eskaintzen du urtero, eta 2025eko edizioa ez da salbuespena izango.

Ez galdu egun berezi hau!