✗
Urtero bezala, atzo ospatu zuten azoka Plazaola-Mendialdearen ekitaldirik errotuenetako bat izan zen, eta milaka bisitari erakarri zituen. Edizio honetako gai nagusiak ofizio zaharrak izan ziren, eta Lekunberriko kaleetan jai giroa nagusitu zen.