Urmuga, mendiak eta musika batzen dituen musika jaialdia, 2020an abiatu zen. Euskal Herri osoa mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu, mendi tontor, herritxo eta bailaretara musika eta naturarekiko maitasuna ekarriz. Aurtengoan Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100.urteurrena dela eta, hainbat kontzertu antolatu dituzte uztailaren 22tik 28ra: Hondarribia, Arantzazuko Basilika, Bakion eta azkena gurean Araitzen.
Jadanik 4 urte dira ekimen hau jaio zela eta Euskal Herriko musikari esanguratsuenak entzuteko aukera eman du Euskal Herri osoko mendi eta txoko ezberdinetan. Izan ere, kontzertu hauen bereizgarri nagusia hori da, musika, mendi eta paraje naturaletara eramaten duela. Aurtengo kontzertuetako bat, Araitzen izango da, uztailaren 28an, 18:00etan, Azkugainean. Euskal Herriko musikari onenak entzuteko parada izango da, bertan arituko baitira besteak beste, Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Anje Duhalde, Olaia Intziarte, Xabier Leturia eta Et Incarnatus Orkestra.
Ikusleak oinez 6 bide ezberdinetatik iritsiko dira eta kontzertua Urmuga-Bira produkzioakek elkarlanean grabatua izango da. Kontzerturako sarrerak eskuratzeko Urmuga webgunean.
https://urmuga.eus/produktua/uztailak-28-albi-konzertua-aralarko-mailopea-gaintza