Martikonea gaztaindegiak "Lurberri" programan parte hartu du

Aralar Irratia 2025eko azaroaren 4a

Javi Saraleguirekin hitz egin dugu gaur goizean. Bost urte dira jada, Javik Martikonea gaztaindegiaren ardura lanak hartu zituenetik. Juan Luis Pellejerori lekukoa hartu zion, gogotsu eta ilusioz betea. Orain, "Lurberri" programan parte hartu duela kontatu digu hogeita hamar gazteen bisita izan zutelarik gaztaindegian. Programa honen helburua gazte hauei laguntza eta aholkularitza eskaintzea da lehen sektorean lanean hastera bideratzeko. Honi buruz eta beste zenbait kontuei buruz hitz egin dugu Javirekin.