ARALARKO KANTXA

Nafarroako 1. Mailako Aizkolari Txapelketaren finalean izango da Ibai Soroa Donezteben

Aralar Irratia

2026ko azaroaren 13an ondorengo Herri Kirol Txapelketak jokatuko dira Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan, arratsaldeko 18:00tan.

NAFARROAKO I. MAILAKO AIZKORA TXAPELKETAREN FINALA 

Parte hartzaileak:

  • Ibai Soroa (Arribe)
  • Iker Vicente (Otsagi)
  • Jon Rekondo (Leitza)
  • Txomin Amundarain (Arribe)
  • Eneko Saralegi (Errazkin)

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko.