"Aizkorakadaz aizkorakada, finaletik finalera." Horrela laburtu daiteke Ibai Soroaren azken asteotako ibilbidea. Nafarroako txapelketan lortutako bigarren postu historikoaren ostean, historian Euskal Herriko aizkolarien finalera iritsi den lehen arribetarra izanda, erronka betean datorkio asteburua. Soroarekin hitz egin dugu, inoiz gertatu ez den zita honetaz eta Euskal Herriko final handiaren atarian dagoen urduritasun zein garrantziaz.