ARALARKO KANTXA

Ibai Soroa: “Urte hasieran ez nizun esango horrelako bukaera izango nuenik”

Aralar Irratia

Ibai Soroarekin azken asteotan bizitakoaz hitz egin dugu. Aizkolariak bi final jokatu ditu bata bestearen atzetik: Euskal Herriko aizkora txapelketako finala eta Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketakoa. Aitortu digu hainbeste eskakizuneko hitzorduren segidak nekea pilatzea eta «lo harrapatzea» ekarri diola. Hala ere, oso pozik dago egindakoarekin eta lortutako lorpenekin. Izan ere, urte hasieran ez zuen sekula pentsatuko bi final horietan aritzeko aukera izango zuenik, eta orain bizitako guztia baloratzeko eta gozatzeko garaia du.