Sokatira jardunaldia Betelun

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 7a

Datorren larunbatean, maiatzaren 9an, sokatira jardunaldi garrantzitsua izanen da Betelun. 

Etxeko nesken talde bat lehiatuko da pisu txikiko kategorian. Taldea indartzeko eta animatzeko aukera bikaina izanen da. Antolatzaileek giro bikaina aurreikusi dute; beraz, animatu eta hurbildu Beteluko frontoira.