Feminismoa, hitz potoloa, sendoa benetan. Batzuentzat ergelkeria, beste askorentzat bizi ikurra, bi mutur eta er-
dibidekorik ez. Oreka kaxkarra. Sokaren erdigunean emakumea eta tiraka ezker eta eskuin... bueno hau... gai zailagoa da, egunaren eta norabidearen arabera aldatzen baita. Betiko istorioa, ez da gehiegi aldatu, kortseak, zaintza lanetara murrizketa... adibide gehiegi eta gero eta gehiago.
Antzezlana berdintsua da, antzezleak eta dekorazioak aldatu dira, baina etengabeak dira emakumearen kontrako zapalketak. Tristeena... uste dugula kontrolatzen ari garela, aldatzen ari garela esklabotza hau, abolizioa!!
Ba ez... tatxan!!
Sare sozialak, esklabotza modernoa. Eta ez naiz ari mugikorrak sortzen duen dependentziaz, hor ere bada mamia.
Sare sozialetako erregina, errege eta erreinuez ari naiz. Osasunaren promozio faltsua egiten duten horiek. Badakizue,
bizimodu osasuntsuak, kirola, elikadura, errutina eta meditazioa... Ez diot hauek ez direnik beharrezkoak, osasun heziketaren ardatza dira eta bat egiten dut horiekin. Arazoa da, hauen artean asko direla, hainbat operazio eta ukitu estetiko egin eta pausoz pauso azaltzen dituztenak, tratamendu eta produktu anitzak erabiltzen eta promozionatzen dituztenak, skincare famatuak adibidez.
Hauek ikusten eta eredu bezala hartzen milaka gaztetxo daude. Pausoz pauso jarraituz pertsona eta ekintzak, eredu eta helburu bezala jarriz. Konplexu eta ustezko “beharrak” sortuz. Ikasiz gaizki daudela, grano, kana, begi zulo edo biboteak, tendentzia eta moda aldakor eta azkarren biktimak bihurtuz. Garun guztiz zaurgarriak, gorputz eta itxuraren apologia etengabea egiten duten droga kontsumitzen.
Ez dago ondo.