Pand€mia

Erabiltzailearen aurpegia Leire Aranburu 2024ko mai. 21a, 08:11

“Etxe” hauek gutxi dute etxeaz, goxotasun, babes eta bake gutxi daukate barruan. Ilunak dira, zarata, musika eta kaosez beteak, han eta hemen diru azkarra eta erreza irabazteko aukera eskura, sartu musika azkar apurra eta zenbait gozagarri. Galdu zara. Egia esan helburua zein duten kontuan izanda, diseinua paregabea da, meritu hori ezin diet kendu, ehuneko ehunean betetzen dute beraien funtzioa. Eta hori da hain zuzen arazo handiena, ondoegi egiten dutela beraien lana.

Jendeak benetako etxea galdu arte muturreneko egoeratan. Amona, txakurra eta gainontzeko dena eta guztiak barruan
direla, giltza hartu eta ale! “kale o bale” dena gorrira! Beltza ateratzen da ordea. Oso beltza. Zulo hauetan dena delako
beltza.

Denboraren zentzua iluntzen dute, literalki, den dena iluntzen dute, dena, leihorik ez, erlojurik ez, diru hotsak eta ziñak, zure pentsamendu eta noranzkoa lausotu arte, kanpokoaz eta errealitateaz pixkana zantzua galtzen duzu eta ehizatu zaituzte. Ondoren irteeran, hurrenarte bat irribarre batekin! Banketxean anaia txiki majoak, lagunkoiak, jiji-jaja eta azkenean beraiek jojo. Ez ahaztu anaiek guraso berberak izaten dituztela.
“La banca siempre gana” ez da hitz joko soila. Gero eta gehiago, apustu etxeak hor tinko, negozio txikiak zeuden leku berean, sistema ziklikoa omen da, batzuk itxi, besteek ireki, denok irabazi. Ziklikoak ez. Zikloiak.