Putzuak

Erabiltzailearen aurpegia Leire Aranburu 2024ko uzt. 23a, 07:58

bazeuden eta badira
galdera
nor izango da?
zer?
non?
izan ziren?
azalduko dira?
itsasoak berriro dakartza galduak
berriro bizira
behin zirenetik urrun
lur berrien laztanera
behin galdu zirenak
botatakoak
baztertuak
ukatuak
ausartak
buru-gabeak
ihes egitera behartuak
bidaia luzea
bide zidor eta maparik gabe
ez kapitain
ez haize orratz
sakontasuna
hotza
arrotz
apar eta hondar
topo egin dute bapatean azalean
gupidarik ez du izan eguzkiak
malkoen urmael amaigabean
gaziak dira ametsak
infinitua ortzi-muga
hilobi eta bizi
bizi eta infernu
ura uneoro
egarria ezin ase
suak ez dira pizten
barne sua ezin itzali
hezetasunaren ebakiak
odolaren aztarna
pixkanaka lausotuk
ezereza iritsi da
desagertu egin da
eta dagoeneko ez da
izango da?