Adierazpen askatasuna. Beti izan beharko luke lehen gauza?

Erabiltzailearen aurpegia Leire Aranburu 2024ko aza. 5a, 10:52

Ez. Gaur egun edonork argitaratu dezake nahi duena, eta ez dago zigorrik. Hori ezin da onartu. Adibidez, buru gaixotasun inguruan gero eta bideo eta “influentzer” gehiago dago. Gehienak kalitatezkoak, beste asko ez.
“Hau edo beste daukat/naiz eta hau da nire bizitza miragarria” inongo diagnostiko edo txosten ofizialik erakutsi gabe, erromantizaziotik eta buru gaixotasunak zoragarri eta dibertigarriak direla ere erakustera arte. Autodiagnostiko
batean oinarriturik askotan, antzeztuz kasu larrienetan “profesionalek ez zekiten zer gertatzen zitzaidan eta azkenean nik ikertu behar izan dut”.

Profesional batek baino gehiago dakizu benetan? Bai titulitisa, bla bla bla... Baina apendizektomia bat mila aldiz ikusi duen baino zirujau ziurtagiririk ez duen pertsona baten eskuetan jarriko zinateke?
Buru gaixotasunak gutxi esten ari gara, eta gutxieste hori onartzen, bideo batean bisitak lortu eta fama lortzeko. ez dago araurik, ez dago inongo limite eta zigorrik. Zigorrik handiena, jarraitzaile galera, erreputazio galera. Baina bidean mezu faltsuak zabaldu dizkiote ehunka pertsonari. Arazoak dituztela pentsaraziz batzuei, eta dituztenak gutxietsi edo baliogabetuz.

Nahi dena esan eta egitea ez da bidezkoa beti, sareetan nahi dena argitaratzea ez dago ondo. Tamalez gertatzen da, eta kontrola ia ezinezkoa da. Horregatik eta gaur egun, bideo eta
sare sozialen kontsumitzaile sutsuenak, gazteak, eta haurrak direlako, behin eta berriro esango dut, kontrolatu ikusten dutena. Informatu, baino benetan informatu eta jo profesionalengana.