Ez nuen usteko, baina bai, sare sozialetara kateatuta nago. Nire ekitaldiak zabaltzeko, besteenak ikusteko, musika entzuteko, bideoak ikusi, jendearekin harremanak... Egunean ez dakit zenbatetan ikusten dudan mugikorra, ordenagailua berdin... asko, aukeran gehiegi. Ausartuko nintzateke esatera 4 ordu inguru egoten naizela (gosaltzen dudan bitartean, gauean....), egunero.
Ezin ukatu lanerako tresna ederra direla sare sozialak, komunikaziorako informaziorako... zentzu horretan lotu nautela uste dut. Whatsapp, Instagram edo posta elektroniko gabe ezingo nintzateke bizi orain bizi naizen bezala. Berdin musika entzuteko, beste musikari batzuetatik ikasteko... Beraz, ezinbesteko bihurtu zaizkit sareak. Hasieran iraultza zena ordea, arraro ari da bihurtzen orain. Beldurgarria ari da izaten bilakaera. Lehenago ia ez zegoen propagandarik, pixkanaka sartzen hasi zen eta orain 5 minutuero iragarki bat jartzen dute. Beldurgarria bai nola pixkanaka sartzen doazen, nola erabiltzaileon tolerantzia maila handitzen doan... Jartzen dute aukera bai, iragarkirik nahi ez baduzu, ordaindu eta listo. Kezkatuta nauka ere ze informazio iradokitzen didaten sareek, adi egonda ere, iritzi mota susmagarri dezente, munduaren errealitate partziala... eta adiktiboa!
Lekunberrin edo Gaintzan egonda ere, nire burua ordu askoz munduan zehar dabil informazio honen ondorioz, deserrotu egiten nauela uste dut. Nire erara margotua bada ere, mundu ikuspegi kondizionatua.
Eta agian beldurgarriena nire burua nola sareetan erakutsi, besteena nola ikusi, irudiak sortzearen sentsazioa dut, artifiziala, interesatua... eta denak batera hizketan ariko bagina bezala... Agian gaindosia
hartuta nago, ez da harritzekoa, pandemia ondotik ordu asko pasa ditut ordenagailuan eta... Ea norantza noan, baina gai serioa da. Ematen dutena baina gehiago kentzen badidate, zeozer egin beharko dut. Niri bakarrik gertatzen al zait?