Konpromisoa

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Estanga 2026ko apirilaren 6a

Esan dezaket “askatasunaren garaiko” semea naizela, non ustez dena den posible, ametsak bete behar diren eta beti dagoen garapenerako aukera, hoberako aukerak. Hori nire barne jakin-minari gehituta, izan dut motibazio etengabeko bilatzaile izateko.

Ni bezala asko gabiltza gaur egun, hau frogatu, hor begiratu, han ikusi… pertsonekin, lekuekin, gauzekin… pixka bat egon baina gero aldatu, beste gauza bat frogatu. Frogatua nago ordea, gauzekin ez bada sakontzen, ez dela benetan ezagutzen nolakoa den. Gauzek, pertsonek, ekintzek, lanek… sakondu gabe ezin dutela erakutsi barnean dutena.

Ohiko gauzetan ez izan arren (bikotea, lan “normala”…) sartzen naizen gauzetan oso pertsona konprometitua naizela ohartzen ari naiz, eta gustatzen zait hori.

Iruditzen zait konpromisoak ahalbidetzen duela benetan proiektu zaiak diruditenak ateratzen. Proiektu guztiek badituztela bere momentu gozoak, garratzak, bi pauso Aurrera eta bat atzera… konpromiso sakona dela sakonki Aurrera joateko modu benetakoena.

Eta ze garrantzitsuak ere konpromisoen baldintzak, zer lortu nahi dut, zer eskatzen dut… batzuetan gehiegi izan daiteke eskatzen dudana edo lortu nahi dudana, orduan ito naiteke… bidea bera ez bada nahikoa, arraroa izango da konpromiso hori. Orekatua eta zaindua izatea ere garrantzitsua da noski konpromiso hori partaideen artean.

Azken garai honetan, gainbegiratzen nabil nola dauden nire konpromisoak, lurrarekin, ekintzekin, inguruko pertsonekin… konpromisoaren indarra praktikatzen jarraitu nahian.