Launtza eskatutakoan, zerbatte in behar denean, faoren bat eskatutakon, “hoixe baietz” o “bai, noski”. Seguridadea ematen due. Beste’atzuk, berriz, beti ankarrean, beti duden: “hala izangon, naski; hoi beste baten ardure izangon, naski; kalean ikusi omen zuen, ta bai, etorrie don naski”... ezin gauzek garbi esan! Beti duden. Noski, argie ta naski, itzala. Ditsozozko hauteskundeak deela ta azken hileetean re askotan aituu duu noski hitze bintzet. Dena, ilusio, asmo on, erronka ta konpromiso saldu digue noski, baño hemendik lau urtea berrize kanta beretsuk aittuko dittuu, naski. Sorioneku euskal hiztunok. Harro goratzeu metalezko eskue paparrean, belarritatik zintzillik o etxe atarin euzkilorea eoten zen iltzean jarrita. Mingañean totela geo ta haundigoa, ordea, ta belarritaa bestelako kuku kantak. Denok omen gaude arduratuta gure hizkuntze zaintzeakin ta mantentzeakin, noski. Baño gaur gaurkoz kezka eta konpromiso, gure umeak oaindik ezin due euskeazko marrazki bizidunik o tajuzko edukiik ikusi telebistan ETB3en boton bakarrai emanda. Mandatari gaiztoan pelikula hau aspaldikoa da, naski! Kontziliazioa, herri txikitako mugikortasune, landa eremun garapena, ekintzailetza, kulturgintza, zahartzaro lagunkoie, zaintza lanak ta zaintzaileen lanan duintasune; berdintasun politikak, genero erasoan kontrako protokoloa, kalitatezko hezkuntza… Denak ee, erronka latzak dee noski, askotan arinkeri beldurgarriz jartzen dittuunak ahotan ta paparrean sorioneSkue bezalaxe. Egie da ez deela eun batetik bestea lantzen deen gauzek, len ee aittuk dittuu hoik denak naski. Pausoz pauso ta poliki-poliki landu beharreko konpromisoak dee noski, baino zertan ai gean ahaztu bare. Boondateak re pixu puskoak bado herrigintzan noski, ta estimatuko giñuke gure botoakin eosi berri dittuun noski sendo hoik denak, naski ahul batzuk bihurtuko ez balee. Esanak esan, herrigintzan, herritarren ordezkari lanetan aitzeko prest daun horri, bejondeiola. Lan nekosoa ta askotan esker txarrekoa izatea. Gauze on asko izango ditto, noski, baño bestaldeko burukomiñek gehio izango dee naski, ta animo!