Allandoak

Erabiltzailearen aurpegia Agurtzane Altuna 2023ko abe. 19a, 19:43

Neguen bukaeran makilez kolpatzeu lurre, esnatu ta berrize ernetzen hasteko; udan atarin Urri-urri salto, zarrak bota eta berrie gustoz hasteko; udazkenean barrue beire jarri eta animek ikusi, been kalabaza ta guzti; ta urtean akaberan allando, allando neguei!
Jolas baten bueltan, gooan dauket oanyo nola hasi giñen herrin berrize allandotako prepaatzen. Urte askoan galdue eon zela ohitture eta hasi behar giñula ba berriz etxez etxe kantun. Allandotan ibiltzea, o allandotaa ateatzea esaten zaio Araitz aldean egoarritako eskeai. Berez, kristautasunek muturre sartu zunetik bintzet, Jesukristo gure jainkoan etorreraz abixatzeko ibiltze omen da etxez etxe kantun. Hator-hator mutil etxera; din-dan-don, din-dan-don; eta horra Mari Domingi, bere gona zar ta guzti!; Alaken, alaken, ala pikula tun paire, errespunde la pikula tunpa,...
Kantak kanta, ITVa pasatzeko balio izan due gurean bintzet allandoak. Egie esan, gure ahots afinatuk aitzeko, ez bintzet. Zeñek joan nahiko luke gaztaña ximelak jatera; Belen baño bertaxau beharko luke bintzet Goazen artzaiak, salto ta brinko mendian barrena joateko.
Etxe batean baño gehiotan moztu izan due gure kantaldie kantarin errepasoa itteko: “jesus, jesus, bñ zenbat haundittu zea neskatoa!”; “Zo ze etxetakoa zea, ba? lengo urtean
ez ziñen naski etorri? (...) Ah, bai! Jose Main iloa zea zo? Osota ganbiatue zaude zo motikoa, biotean itzala re baukezo ta dauneko!
Ta Astoa ta idia daude aldemenean, arnasaz berotzeko... arnasaz ez dakit baño masallek gorri-gorri in, eskeñitako galleta hartu ta aurrea! Hurrungo etxean Ole, Olentzero eta Bizar zuri, bizar zuri,... gure zai pipe hortzetan duela entendimentuz jantzitako beste tripe- haundi bi! Haratx! Aurten ee ez omen daukue ba gui emateko kanbioik, jeje... Sagardo tragotxo bat, beste pasta pare bat eta Dingili-dron gaur Gabon, tripia betea dauket eta besteak hor konpon!
Gure kantukin ez duu iñor emozionatuko, baña oso ohitture politte da allandoana. Herritarrak bisitatzeko eune, kax-kax atean, zapel ta zapi dotoreakin jarri eskaparatean eta auzoakin kontu goxo batzuk esateko aukera earra. Eztakit zein krixtok asmatuko zun, baño kristona da!