Kaleko hizkeran “cala bobos” esaten die erdaaz, halaxe da ta: tonto tontoan, kasi ohartu bare, bustitzen zatton ebi fin-fine da xirimirie o langarra. Adjetiboat jarri nahian hasi o konparatzen hasi ta enuke jakingo langarra oebie zer den hobea. Ebie noblegoa eo litzeke nolabatte esateko. Ebie gozo-gozo ai donean, “bee lurrean ai don ta botazala”; gustoz hartzen den zerbatte dela esango nuke. Kanpo lanetaako peraza pixkoat gehixau ematen
bado re, oneakoa dela onartue dau ebie.
Langarra, berriz, ezbai bat; bai baino ez, ez baino bai. “Txir-txir-txir, lurre bustitzeko añe”, latosokeri bat. Ezainezain, diximulo-diximuloan, lurre ez eze, bizkarra re bustita. Harrek bere lana itteo, goxo-goxo.
Ez baito dena txarra langarrak. Azpilaneako bidaide aproposa dela esango nuke. Ebi jasa earki atzematen da noiz heldu den Mallotan barrena; ostotsa re eskandaloso hutse da; etxafuero ta guzti aiazi behar izateo etorrera.
Paragosa o aterkie hartzeko beta ematen due ebiek ta ostots ondoko jasak. Bestelako bihurrie da xirimirie. “Baa, horko pixke horrengatik, ezta zamarrik beharko”...ta ohartzeako bizkarra bustie.
Azken aldin biste askoan geatu da lurrek eztola aprobetxatzen gehieizko ure. Lurrek eztola txupatzen botatzen zaion guztie. Lurrazala hondatu ta zañetaa allaatu bare joaten dee sobranteak, aurrean eamanez harrapatzen duen guztie, noski.
Gaitasun hoi galdu ote giñun etsita neon, baño guk pertsonok re naturetik asko ikaste ote duun sinisten hasita nau. Pasa berri den azaroak 25an harire, ekaitzek harrapatu ginttun. Ikusi zen jasa heldu zela; jasa morea. Jantzi zen paparrean txapa morea; jaso zuen txapa morea, baño zañetaa allaatu bareko eun bateko beste ekaitz bat izan zen. Beharrezkoa? Bai, noski! “Bee lurrean ai don ta botazala”.
Aterki moreakin babesten eakutsi beharrean, xirimiri morea da behar dena uzta emankorra izateko. Etenik bareko langarra bizi-bizi: ohartu bare bustitzen dona; euneroko lana; euneroko erreferenteak; euneroko jarrera aldaketak, salaketak, planto itteak, beste modu batea posible dela eakusten duen eredu diferenteak...denok bustiko gattun langar morea. Denok busti behau, bestela alperrik ai gea.