None

Bete ezin dena eskainiz

Mailope

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Hezkuntza graduak dira euskara hutsean osorik ia eskaintzen diren gradu  bakarrak. Eta ahoa betetzen zaigu: ea  noizko karrera gehiago, ezta? 
Azken lau urtetan, gutxienez, birritan gelditu dira ikasleak euskaraz ikasi ezinean. Lehena duela urtebete izan zen.  Irakasleak aitatasun baja hartu zuen eta, antza, nahiz eta unibertsitateak aspaldi zekien gertatuko zena, ez zen ordezko  euskarazko irakaslerik topatzea lortu. 
Bigarrena, aurten. Hilabete t’erdiko irakasgaia zena, zazpi astekoa alegia, euskarazko taldeak hiru aste beranduago hasi zituen klaseak. Zer hizkuntzatan eta gazteleraz!

Azken momentuan, maniobrarik egiteko ia apenas denborarik gabe, jakinarazi zieten ikasleei gaztelerazko taldean sartuko zituztela irakaslerik ez zegoelako. Hizkuntza eskubideak, non, barkatu? 
Irakasleen eskasia ireki genezakeen beste meloi bat da: irakasle-elkartuak  eta ordezkoak NUPeko irakasleen % 60  baino gehiago dira eta irakasle titularren soldata baino % 20 gutxiago jasotzen dute, nahiz eta lan karga berdina izan askotan. Hala jasotzen du Diario de Noticiasek argitaratu duen iritzi artikulu batek. 
Orduan, nola espero dugu hizkuntza eskubideak bermatzea irakasleen lan-baldintzak kaxkarrak direnean? Nola espero dugu irakasle batek, nahiz eta euskaraz emateko prestaturik egon, halako lan baldintzak onartzea? 
E! Baina, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Hezkuntza graduak euskaraz ikas daitezke. Edo hala esaten du, behintzat, weborri ofizialak.