Sabaia erori zenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Veronika Satrustegi 2025ko ira. 12a, 12:02

Eta bat-batean sostengatzen zintuena ez da. Ez dago. Ikusten duzu eusten zintuena  erortzen, zure parte bat askatzen, aldatzen. 

Sabaia osatzen zuten puskak zorutik, eta zu begira puzzlearen piezaren bat falta delako  beldurrez. Konturatu zara horrek barruan ere eragin duela nolabaiteko zartatu bat. 

Barruak hustu behar izaten dira arrakalak sendatu bitartean, baina batzuetan dena  kanporatzea ezinezkoa da. Zu ere osatu zaituelako, osatu zarelako “denaren” “zerbait”  horrekin; orain zurea ere badelako. 

Denborak aldaketak eragiten ditu eta beharrik ez garen duela 20 urtekoak! Baina min  ematen du batzuetan aldaketa horren lekuko izateak. Nostalgiak inguratu zaitu.  Oroitzapenetan ito nahian zabiltza besterik ez zaizulako gelditzen.  

Lurreko piezei begiratzen diezu galduta, erantzunen bila. Ematen du ez dela besterik  gelditzen. Aitzitik, begirada igo eta zerbaitek jarraitzen du zutik. Zaharkituta eta aldatuta,  bai, baina zutik. Horrek nolabait egiten du hari lana. Horri esker gogoratzen duzu  oroitzapenetaz bizi zintezkeela, nostalgiko, baina irribarre bat ere ateratzen zaizu: bizipen  horiexek, erabakiek, eztabaidek, besarkadek, elkarrizketek… ekarri zaituzte(te) honaino. 

Etxea denen zatitxoez osatu da.  

Agian zoruko pusketek esan nahi dute norbera jada hasia dela berea eraikitzen.