30en bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Veronika Satrustegi 2026ko ekainaren 8a

Irunek 31 eginen ditu aurten eta 22rekin psikologia ikasketak bukatu zituen. Ordutik lan prekarioetan ibili da: kontratu laburrak, soldata baxuak eta etengabeko ziurgabetasuna. Esperientzia pilatu arren, ez du egonkortasunik lortu, eta horrek nekatu egin du. Orain administraritza eta zerbitzu orokorretarako oposizioak prestatzen hasi da; bide hori ez zuen hasieran irudikatzen, eta orain ere ez dago ziur: hau da nahi duena? Hemen dago bilatzen duena? Momentuz lor dezakeen segurtasun ekonomikoak irabazten du.
 
Anek 29 ditu eta ikasketak bukatu bezain pronto hasi zen lanean. Ordutik ez du etenik izan. Pixkanaka egonkortasuna lortu du, eta gaur egun bere mutil lagunarekin bizi da elkarrekin erosi duten etxe batean. Guraso izateko planak dituzte. Maialenek 30 bete berri ditu eta bigarren karrera bukatu du: lehenik magisteritza ikasi zuen eta orain erizaintzako ikasketak burutu ditu. Aukera franko ditu lan munduan izan adar batetik edo bestetik. Hala ere, ez da guztiz lasai sentitzen. Kanpora joateko gogoa du ez baitu bere burua
hemen ikusten, baina… nola alde egin hemen izan dezakeen egonkortasunari uko eginda?
 
Ikerrek ingeniaritza ikasketak bukatuta atzerrira joan zen. Orain 29 ditu eta bueltatzeko gogoa piztu zaio: familia eta lagunak gertuago eduki nahi ditu. Arazoa? Alemanian dituen lan baldintzak eta soldata ez dituela hemen topatuko.
Zein da ibilbide zuzena?
(…)
Ba al dago, baina, norabide egokirik?
Ziur nago: ez dago erantzun zuzenik edo hoberik. Zoriontasuna bilatzeko moduak hamaika dira.