Musika eta kirola protagonista izan ziren Astizko festetan

Mailope Aldizkaria 2025eko abuztuaren 14a

None
None
None
None
None
None

Uztailaren 19tik 20ra ospatu zituzten Astizko festak, eta asteburu lainotsua giro ederrean joan zen.

Argazkiak: Pello Azpirotz.

Larunbat goizean erronda egin zuten etxez etxe akordeoiarekin, eta ondoren, helduentzako jolasak. Musika arratsalde osoan zehar entzuten zen bitartean, mus txapelketa ospatu zuten. Herri-afariaren ostean, “DJ Hiru Hirukiak” eguna biribildu zuen.

Igande goizean, Larraungo Pilota Elkarteko neska-mutilen pilota partiduak jokatu ziren. Arratsaldean, Zuragai Herri Kirol Taldearen erakustaldia izan zen. Ondoren, mus txapelketaren finala ospatu zuten eta, amaitzeko, “Adri ta Ceci”-ren kontzertuarekin batera, aurtengo festak ere joan ziren.