Herri-afari autogestionatuarekin hasi ziren, eta ondoren, zinema-saioa izan zen. Ostiralean, herriko haurren jolasetan, frontenis eta patata-tortilla txapelketetan, jendea bildu zen, eta beroa ere izan zen protagonista. DJ Ostaturekin parrandan aritu ondoren, larunbatean erronda, mus txapelketa, zartagi-jaurtiketa eta Soletikanen erromeriaz gozatzeko aukera izan zuten.
Azken egunean, mezarekin, herri-kirolekin eta motozerra-erakustaldiarekin amaitu zuten. Herritarrak umoreko, festa ederrak pasa zituzten bertaratu zirenek.