ARALARKO KANTXA

Sasoi onean iristen da Xabier Azpiroz buruz buruko finalera

Aralar Irratia

Xabier Azpiroz Uitziko erremontistak buruz buruko txapelketako finalerako sailkapena lortu du, ligaxkako hiru partidak irabazi ondoren. Azken norgehiagokan Josetxo Ezkurra II.a 30-24 gainditu zuen Galarretan, eta horrela zuzenean finalerako txartela eskuratu zuen. Elkarrizketan, txapelketan egindako ibilbideaz, buruz buru jokatzearen zailtasunez eta prestaketaz hitz egin dugu, baita finalari begira dituen sentsazioez ere. Barrenetxea IV.a eta Juanenea izango dira finalerdian elkarren aurka arituko direnak, eta bien arteko irabazlea izango du Azpirozek finalean aurkari. Honetaz gain erremontearen etorkizunaz aritu gara Xabierrekin.