Lekunberriko Txalaparta finkoaren inaugurazio-ekitaldia

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 2a, 13:22

Lekunberriko malkorran jarri den txalapartaren inaugurazio-ekitaldira jende ugari hurbildu zen pasa den igandean. Jabier Leoz, Mikel Ijurko eta Imanol Ugarte izan dira ekimen honen sustatzaileak. Larraun eta Lekunberriko Udalek eta Ondare Kultur Taldeak laguntzaile izan dituzte.