Lekunberriko herritarrek ‘Erremontari’ programa doan ikusteko aukera izanen dute

Lekunberriko herritarrek, ‘Erremontari’ programa doan ikusteko aukera izanen dute 2025ko api. 19a, 10:35

''Erremontari'' zesta-ikuskizunaren bosgarren edizioko jokalariak. Argazkia: ETB1.

Lekunberriko Udalaren eta Oriamendi enpresaren arteko lankidetzari esker, herriko bizilagun guztiek doan gozatu ahal izango dute apirilaren 28an Galarreta pilotalekuan jokatuko den Erremontari programaren lehen jaialdiaz.

Ekimena 18:00etan hasiko da, eta bertara sartzeko nahikoa izango da NANa erakustea pilotalekuko leihatilan. Bertan, sarrera bana banatuko zaie herritar guztiei, eta aukera paregabea izango dute erremontearen inguruko saio berezi bat zuzenean ikusteko.

Ekimen hau bi erakundeen arteko elkarlanaren baitan kokatzen da, eta helburua, erremontea ezagutzeko aukera erraztea, zabaltzea eta ezagutaraztea da. Gainera, grabaketa ikusgarria izango da, saio hori ETB1en emitituko da gau berean.   

 Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 687393245 zenbakira edo idatzi info@oriamendi.eus helbide elektronikora.