Lekunberriko festetako kartel lehiaketa martxan!

Mailope Aldizkaria 2025eko maiatzaren 16a

2024 urteko Lekunberriko festetako kartel ofiziala.

Maiatzaren 12n hasi zen 2025eko Festa Nagusiak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa. Epea uztailaren 4ra arte egongo da zabalik, honako kategorietan: haurrak (5-9 urte eta 10-15 urte bitarte) eta helduak (16 urtetik gorakoak).

Hauek dira parte-hartzeko bete behar diren oinarriak:

  • 9 urte bitarte (50 €-ko saria margoketa materialean), 10- 15 urte bitarte (100 €-ko saria eskola materialean), eta 16 urtetik gorakoak (200 €-ko saria dirutan). 
  • Kartela fisikoki aurkeztu beharko da derrigorrezA3 tamainan, modu bertikalean egina. Teknika librea izango da. USB batean formatu digitalean ere aurkezteko aukera izango da.
  • Testu hau ageri beharko da: LEKUNBERRIKO FESTAK 2025 Urriaren 8tik 12ra.
  • Egilearen datuak (izen-abizenak, adina eta kontaktuak) gutunazal txikiago batean sartuak izango dira eta ezizen batekin sinatua.
  • Kartelak Udaletxean eta Mitxausenean eman daitezke.
  • Epea maiatzaren 12tik uztailaren 4ra bitarte luzatuko da.

Informazio gehiagorako:

621 15 04 55 – kultura@lekunberri.eus