Hobekuntza ugari egiten ari dira Lekunberriko kaleetan

Mailope Aldizkaria 2025eko azaroaren 5a

Iturritak kalea. Argazkia: Lekunberriko Udala.

Lekunberriko kaleak hobetzeko lanek aurrera jarraitzen dute. 

Lan horien barruan, ostiralean bertan hasi ziren Iturritak kaleko 18-22 zenbakiko zoladura, euri urak eta saneamendua txukuntzeko obrak. 

Horretaz gain, bide berdeko tarte txiki bat itxita egonen da mendi-mazela bat konpontzeko lanak direla eta. Hala ere, hobra horrek ez dio kalterik eginen Malkorra begiratokiaren sarbideari.