Beti Kozkorrek berdinketa lortu zuen azken partidan Ardoien aurka. Puntu banaketa egin zuten aurreko astean Lekunberrin arerio zuzenaren kontra. Beñat Barberena izan genuen atzo irratian, partida horretako golegilea horri buruz hitz egiten eta baita aste honetan dituzten bi partidaz ere. Gaurkoan atzeratu behar izan zuten partida jokatuko dute Aoizen aurka. Baita larunbata honetan Arren, Ezcabarteren kontra ere.
Beti Kozkor - CD Aoiz
Lekunberri (Plazaola)
20:30