Garaipenez beteriko aste honi gaur arratsaldean urteko azken garaipena gehitu nahi dio Beti Kozkorrek. Joan den astean atzeratu egin zen partidua 1-0 irabazten zuten Aoiz taldearen aurka. Larunbatean, Arren urteko partidarik eroena jokatu zuten mutilek 4-6 azken emaitza lorturik. Sei puntu hoiek gehitzean, 19 punturekin kokatu dira lekunberritarrak 8º postuan. Beñat Barberena etorri zaigu gaur irratira aste hontako partiden kronika ematera baita gaurko partidaren berri ere.
Beti Kozkor - Beti Onak
Plazaola (Lekunberri)
gaur 19:00