Bihar irekiko dituzte Lekunberriko Alde Zaharreko kale guztiak

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 22a

Alde Zaharraren inaugurazioko une bat.

Ekainean hasi ziren Alde Zaharreko 14–22 eremuko hoditeria eta zoladurak  berritzen. Izan ere, Galburu okindegitik Mitxausenea kultur etxeraino doan ibilbidea berritu dute. Beraz, bihar, abenduaren 23an Alde Zaharreko kale guztiak zabalduko dituzte.

Lekunberriko Udalak eta Alde Zaharreko bizilagunek hainbat bilera izan zituzten denon artean ahalik eta ikuspuntu zabalenak jasotzeko. Beraz, herritarren iritzia eta proposamenak bildu ostean, kaleen berrikuntzen emaitza ona izan dela adierazi du Udalak.  Hala ere, azken konponketa txiki batzuk gelditzen dira oraindik; hurrengo hilabeteetan zehar etxeetako argiteria lur azpitik jarriko baitute.

Alde Zaharreko zoladura berriak.

 

Obra horiek 665.760 €-ko aurrekontua izan dute eta 426.000 €-ko dirulaguntza jasoko dute Nafarroako Gobernutik. Lanak pasa den martxoan esleitu zituen Lekunberriko Udalak eta ERKI Eraikuntza enpresak egin ditu.