Lekunberriko Udalak HIRITIK AT enpresaren aholkularitzarekin parte-hartze prozesu bat egitea erabaki du, herriaren egoera hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko erronkak modu kolektiboan lantzeko. Diagnostikoa osatzea da helburua, eta horretarako, herri mantenua hobetzeko proposamenak jaso nahi dituzte: mugikortasun arazoei erantzuteko ideiak bildu, espazio berdeen antolaketaz hitz egin, zerbitzu eta behar berriak udal agendan sartu, eta abar.
Lekunberri komunitate aktiboa da, urtean zehar ekintza eta dinamika asko egiten dira. Herritarren ikuspegiak, bizipenak eta proposamenak jasoko dituzte, denen artean herria nola hobetu hausnartzeko eta era berean komunitatea indartzeko.
Hori dela eta, ekimen eta dinamika horietan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte Lekunberriko herritarrak eta eragileak:
- Ekainaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, herri ibilaldia egingo dut herriko plazatik abiatuta. Lekunberriko zenbait eremu aztertuko dituzte. Ibilaldien bidez, herriko arazoak, aukerak, indarguneak eta hobekuntza-beharrak identifikatu nahi dira.
- Ekainean zehar galdeketa bat egingo dute eskuragarri herritarren ekarpenak jasotzeko.
- Ekain bukaeran lan saio irekiak egingo dituzte herria hobetzeko diagnostikoarekin jarraitzeko.
Lekunberriko Udalak herritarren kezkak, beharrak eta proposamenak entzun nahi ditu, elkarlanean Lekunberri Hobetzeko.