Lekunberriko sanjoanak hemen dira

Mailope Aldizkaria 2026ko ekainaren 11

Ekainaren 20tik 24ra bitartean ospatuko dituzte aurtengo Lekunberriko sanjoan jaiak. Lekunberriko Festa Batzordeak eta Kultura Sailak antolatutako egitarauak musika, gastronomia eta herri giroa uztartuko ditu bost egunez. 

Jaiak ekainaren 20an hasiko dira: paella lehiaketa, garagardo azoka eta Mataton egitasmoaz gozatzeko aukera izango da. Hurrengo egunean, ekainaren 21ean, Larraun Kantuz ekimena eta puzgarriak izango dira protagonista.

San Joan bezperan, ekainaren 23an, suaren inguruko ospakizunak egingo dira. Herritarrek ohiko sua piztuko dute, urteko gau berezienetako bat ospatzeko. Amaitzeko, ekainaren 24an, San Juan Egunean, herri bazkaria egingo dute, jaietako azken egunari amaiera emateko. 

 

Egitaraua:

Ekainak 20

  • Paella lehiaketa
  • Garagardo Azoka
  • Mataton

Ekainak 21

  • Larraun Kantuz
  • Puzgarriak

Ekainak 23

  • San Juan Bezpera: suak

Ekainak 24

  • San Juan Eguna: Herri Bazkaria

Antolatzaileak: Festa Batzordea eta Kultura Saila.