Edalontzi Bakarra Lekunberriko festetan

Nafarroako Edalontzi Bakarra aurkeztu zuten atzo Lekunberriko festen atarian

Mailope

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Nafarroako Edalontzi Bakarra egitasmoa aurkeztu zuen atzo Lekunberrin. Helburua jai eta ekitaldietan plastikozko hondakinak murriztea eta edalontzi berrerabilgarrien erabilerako eredu komun bat ezartzea da.

Edalontzia hartzerakoan euro bateko fidantza ordainduko da, eta parte hartzen duten establezimenduetan edo Lekunberriko Udaleko itzultze-gunean dirua berreskuratzeko aukera izango da.

Lekunberriko ostalaritza-establezimendu eta taldeen %70ek bat egin dute ekimenarekin. Mendialdea Mankomunitateak edalontziak jarriko ditu eta, beharrezkoa denean, erabilitakoak bildu eta garbitu. Festetarako, 20.000 edalontzi inguru banatuko dira.