ARALARKO KANTXA

Edorta de Anta munduko txapelduna Euskal Selekzioarekin

Aralar Irratia

Edorta de Anta pilotaria izan dugu Aralar Irratian, Argentinan eta Uruguain jokatutako Munduko Euskal Pilota Txapelketan bizitako esperientziaz hitz egiteko. Elkarrizketan bere kirol ibilbidea errepasatu dugu, parapilotarekin izan duen harremana eta Euskal Selekzioa ordezkatzeko deia nola jaso zuen kontatu dizkigu.

Lehen aldiz Euskal Selekzioak Munduko Txapelketa batean parte hartu duen hitzordu historiko honetan, Edortak bi domina eskuratu ditu Germán Elkororekin bikotea osatuta: urrezkoa trinketean eta zilarrezkoa frontoian. Bereziki, trinketeko finalaz aritu gara: Frantziako bikotearen aurka jokatu zuten, eta 15-10 eta 15-9 irabazita lortu zuten munduko txapeldun izatea. Garaipen horren gakoak, txapelketan bizitako emozioak eta Euskal Herria ordezkatzearen esanahia ere azaldu dizkigu.