2021. urtean Mendialdea eta Araxes Garaiko mankomunitateek finantzagarriak diren ekintzetarako eskatutako dirua jasotzeko onarpen ebazpena jaso du, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko Ekonomia Zirkularra eta Klima aldaketa Zerbitzuari atxikitako Hondakin Sailaren eskutik: 23.817 euro eta 11.006 euro, hain zuzen. Diru laguntza hori 2021. urtean hondakinen kudeaketa hobetzeko egin diren ekintzak finantzatzeko erabili ahal izanen da.
Hondakinen Urte Funtsa Nafarroako mankomunitateek zabortegietara eramaten dituzten hondakin tona bakoitzeko ordaintzen den kanonaren bitartez hornitzen da. Urtean zehar poltsa horretan biltzen den dirua entitateei itzultzen zaie, hondakinen kudeaketa hobetzeko aurrera eramaten dituzten ekintzen arabera, baita horien eta kudeaketa sistemaren ondorioz lortutako hondakinen murriztapenaren eta horien balorazioaren edota birziklapen datuen arabera ere.
Jasotako diru laguntza hondakinen sorreraren prebentzioa bultzatzeko, bio-hondakinen birziklapena sustatzeko eta orokorrean hiri hondakinen gainerako frakzioen kudeaketa (bilketa eta balorizazioa) hobetzeko erabili da.
Azken finean, bi mankomunitateek martxan jarritako egitasmo hauen guztien helburua da hondakinen kudeaketa hobetzea eta ondoko urteetan zabortegira bideraturiko hondakin kopurua gutxitzea, ordaindu beharreko kanona murriztea eta lortutako diru laguntzak handituz joatea. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea.