2023/12/03 18:30

Luze edo Motz

Luze edo Motz
Gabari Gune Irekia, Larraun

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek, eurek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna dituzte hizpide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean.