Araxes Garaiko Mankomunitateak “2022ko Hondakinen Urteko Funtsa”-k diruz lagunduta 2022 urtean zehar kanpaina ezberdinak garatu ditu hondakinen sorrera murrizteko eta sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko
Araxes Garaiko Mankomunitateak, hondakinen inguruan dagoen arazoaz jabetuta, urratsak ematen jarraitzen du hondakinek ingurumenean sortzen duten eragina arintzeko.
Ildo horretan, 2022an, Araxes Garaiko Mankomunitateak hainbat ekintza eta kanpaina garatu ditu hondakinen sorrera murrizteko eta sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko.
Zehazki, hondakinen sorreraren prebentzioa bultzatzeko kanpainak, biohondakinen birziklapena sustatzeko kanpainak, etxean kospostajea egiten duten biztanleei laguntza emateko kanpainak eta, oro har, gainerako hiri-hondakinen (bilketa eta balorizazioa) kudeaketa hobetzeko kanpainak garatu dira.
Guztira, 2022an, Araxes Garaiko Mankomunitateak 15.000 euro baino gehiago inbertitu ditu ekintza horiek guztiak egiteko, eta horietatik gehienak “2022ko Hondakinen Urteko Funtsa”-k diruz lagundu ditu.
Gogoan izan behar da Nafarroako mankomunitateek zabortegira bideratzen dugun hondakin tona bakoitzeko ordaintzen dugun kanonaren bitartez hornitzen dela “Hondakinen Urteko Funtsa” izeneko diru poltsa. Urtean zehar poltsa honetan bildutako dirua entitateei itzultzen zaie hondakinen kudeaketa hobetzeko aurrera ateratzen dituzten ekintzen, eta hauen eta kudeaketa sistemaren ondorioz lortutako hondakinen murrizpen eta hauen balorizazio edota birziklapen datuen arabera.
Informazio gehiagorako: josebasanchez.luar@gmail.com edo 687543990 (Joseba)