Nafarroako mankomunitateek zabortegira bideratzen dugun hondakin tona bakoitzeko ordaintzen dugun kanonaren bitartez hornitzen den “Hondakinen Funtsa” izeneko dirulaguntza dela eta hondakinak kudeatzeko MITERD funtsen bidez, Araxes Garaiko Mankomunitateak hainbat ekimen martxan jarri ditu hondakinen kudeaketa hobetu eta zentzu horretan ondoko urteetan zabortegira bideraturiko hondakin kopurua gutxitzeko helburuarekin.
Osotara, hondakin prebentzioan mankomunitateak 7000 euro inguru inbertitu ditu 2023 urtean, hondakin organikoaren konpostajean 12000 euro eta hondakin bereziak kudeatzeko garbigune mugikorrean 31000 euro.
HONDAKINEN PREBENTZIOA ETA HERRITARREN LAGUNTZA
Gaur egungo gizartearen arazo larrienetariko bat eten-gabeko hondakinen sorrera da. Biztanleria kopuru geroz eta handiagoak, batetik, eta gaur egungo kontsumo ereduak, bestetik, geroz eta hondakin kopuru handiagoa sorrarazten dute, eta hondakin horien kudeaketa lehentasun handiko kezka edo gaia bihurtu da.
Hori dela eta, mankomunitateak eskualdean ospatu diren ekimen guztietan baxera berrerabilgarriaren erabilera bultzatu du sor litezken hondakinak murrizteko asmoz.
Honekin batera, herritarrei hondakinen birziklapenean eta konpostajean laguntzen dion AKONPAINAMENDUA izeneko zerbitzua martxan jarri du.
HONDAKIN ORGANIKOAREN KONPOSTAJEA
Araxes Garaiko Mankomunitateak hondakin organikoaren kopostajeari heldu zion eta, udalerriko kontzejuetan ekonomia zirkularra bultzatzeko asmoz, udalerriko biztanleek sortzen duten hondakin organikoak beren etxeetan edota komunitatean konpostatzeko guneetan kudeatzea jarri zuen helburu. Hori horrela mankomunitateak azken urteetan hainbat informazio kanpainak egin ditu, etxeko konpostagailuak banatu ditu eta auzoko konpostaguneak eraiki ditu. Horrekin, gaur egun 135 familia inguru ari dira beraien hondakin organikoak konpostatzen.
Hala ere, Mankomunitatearentzat kopuru hori ez da nahikoa, eta sistema garatzen jarraitu du. Horretarako, Uztagin eta Betelun 2 konpostagune berri eraiki ditu eta konpostaren banaketa eta erabilera erraztgeko, konposta galbaetzeko kribadora erosi du, konposta garraiatu eta banatzeko karroarekin batera.
Era berean, mankomunitateko konpostagune guztietan konposta egiteko irizpideak zehazten dituzten panelak jarri ditu.
HONDAKIN BEREZIEN KUDEAKETA EGOKIA
- urtean hondakinak arriskutsuak eta bereziak ondo kudeatzeko eta herritarren erabilera errazteko Garbigune Mugikorra erosi zuen. Garbigune Mugikorra kaleko edukiontzietan jasotzen ez diren etxeko hondakin bereziak gaika biltzeko balio duen erremolkea da eta herriz herri mugituz doa, bakoitzean 2 aste jarraian egonik. Honetan ondorengo hondakin bereziak biltzen dira:
- Margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak eta horien ontziak (hutsak nahiz beteak)
- Bolumen txikiko plastikozko ontziak eta buztinezko lorontziak
- Erradiografiak
- Tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartagiak, metalezko erretiluak, etab.)
- Material informatikoak
- Fluoreszente bonbilak
- Etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak
- Tinta kartutxoak eta tonerrak
- Apurtutako plastikozko eta egurrezko jostailuak
- Berrerabiltzeko jostailu eta jolasak
EDUKIONTZI MARROIA MENDIALDEAN MARTXAN JARRI DUTE NAFARROAKO HONDAKINEN FUNTSA ETA MITERD DIRULAGUNTZAK BALIATUZ
Mendialdea Mankomunitatea eta eskualdeko udalak lanean ari dira Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plana aurrera eramateko. Lurralde jasangarriagoa egiteko helburuz, hondakin organikoen inguruan betebehar batzuk ezartzen dizkigu legeak; hondakinen sorkuntza prebenitzea eta haien kudeaketa hobetzea dira lege horren oinarri nagusiak, eta estrategia oso bat landu dugu dagozkigun helburuetara iristeko. Helburu hauek bete behar ditugu datozen urteetan:
- urtean, hondakin organikoen %50 bereizita kudeatzea.
- urtean, hondakin organikoen %70 bereizita kudeatzea.
2023 urterarte arte, herritarrek aukera izan dute etxean konposta egiteko edo auzokonposta guneak erabiltzeko eta 2023 urteko urtarrilean edukiontzi marroiak eskualdeeko herri handietan zabaltzen hasi ziren. Hori horrela, 2023 urteko bukaeran, Nafarroako Hondakinen Funtsa dirulaguntza eta MITERD dirulaguntza baliatuz, mankomunitateak organikoa biltzeko kamioi berria erosi zuen eta era berean, kaleko edukiontziak eta etxeetan organikoa bereizteko kuboak eta poltsa konpostagarriak ere.
Horrela, 2023ko azaroa eta abenduan edukiontzi marroien behin betiko ezarpenarekin lehendabiziko fasearekin hasi zen. Hortaz, hiru aukera izango dira hondakin organikoak bereizita kudeatzeko: etxeko konpostajea, auzoko konpostajea edota edukiontzi marroia.
Heldu den astetik aurrera, eta datozen bi hilabeteetan zehar kanpainaren bigarren fasea abiatuko da herritarren %50aren partaidetza lortzeko asmoz, sistemaren arrakasta lortzeko eta, beraz, organikoaren bilketa ongi ateratzeko, beharrezkoa da guztion parte-hartzea.