Zer da Mimukai? Zerk bultzatzen du proiektu hau?
Mimukai topagune bat da, Leitzatik sortua eta bertan kokatua, baina es-
kualde mailarako landu da hasieratik, inguruko proiektuak gauzatzeko eta
elkartzeko. Zonan dauden beharrak arlo sozioekonomikotik betetzeko edo
erantzun bat emateko sortu da.
Kolaboratzaile edo laguntzailerik dauka proiektuak? Hala bada, zein edo zeintzuk dira?
Proiektua udalarekin elkarlanean sortu da, hori oso garrantzitsua da, izan ere, eskualdeko udalen laguntzarik gabe ezingo litzateke proiektua aurrera era-
man, Cederna Garalur eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren artean egindako elkarlanaren bitartez eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioari esker.
Zein zerbitzu eta baliabide eskaintzen dizkiezue ekintzaileei eta, oro har, tokiko komunitateari? 400 m2 dituen espazio irekia eskaintzen dugu, bertan 20 lanpostu daude, gehi beste hamar “erlauntza” deitzen diogun gunea, nolabait arreta berezia eskatzen duten lanak egin ahal izateko. Gero 54 m2 inguruko formakuntza gela eskaintzen dugu, 20 pertsonarentzako egokituta dena, pantaila Smart TV batekin. Hortaz aparte, 30 m2 dituen bi bilera gela eskaintzen ditugu: enpresei alokatzeko, guk bilerak egiteko, elkarteek bilerak egiteko eta bertan lasai hitz egin ahal izateko. Eta gero lau bulego gela daude eskuragai 26-28 m2 ingurukoak.
Tarifetan aukera desberdinak daude, egun baterako etorriko diren “Cowor-
kerentzat”. Bertan ongietorriak dira: langileak, ekintzaileak, enpresa txikiak, etab. Ikasteko espazio egokia ere eskaintzen dugu: unibertsitatean,
masterrak ikasten edo oposizioak prestatzen ari diren pertsonentzat
leku aproposa da. Aipagarria ere da, giltzatu ahal diren armairuak eskaintzen ditugula elkarteentzat edo enpresentzat, “Coworking” espaziotik aparte. Beste gune honetan, komoda daukan mahai bat, Internet konexioa, berogailua eta bazkaldu ahal izateko edo elkarren artean sareak sortzeko sukalde bat dago.
Nola laguntzen du Mimukaik tokiko ekonomia modu laguntzaile eta parte-hartzailean bultzatzen?
Honetarako, ekintza desberdinak eskaintzen laguntzea da helburu, topagune bat izateko eta elkarlanean sortu ahal izateko. Elkarteekin gaude harreman horretan, bai enpresa eta proiektuen topagune bat izatea nahi dugu, eta horretarako enpresekin jarri behar gara harremanetan ikusteko ze beharrak dauden nolabait onsinergiak biltzeko.
Zein dira abian jartzeko eta martxan jartzeko aurrez aurre jarri dituzuen erronka nagusiak? Aktibazio plana martxan jartzea modu aktiboan. Aurreko urtean martxan jarri genuen, baina hasiera ez da hain erraza izan. Dagoeneko lantalde osatua daukagu. Lehen garapen agente bat bakarrik zegoen eta momentu honetan, proiektuko koordinatzailea dago, ni naizena kasu honetan, eta garapen agentea Ainhoa Oribe da, baita Andoni Mitxaus energia eta industria arloak eramaten dituen arduraduna eta Elikadura sistema kudeatzen duen Amaiur Unzueta teknikaria. Beste alde batetik, merkataritza Cedernan dagoen zerbitzu batetik lantzen dugu, ez da bakarrik eskualderako baina Andoni Martin gai hori lantzen aritzen da. Eta bukatzeko, turismo arloa martxan daukagu Plazaola Partzuergo Turistikoarekin eta Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Plana, Irati Lure Cederna Garalurreko teknikaria . Alde hori osatzen joan behar gara kontzeptu desberdinak lantzeko eta hainbat proiektu martxan jartzeko.
Zein dira orain arte sortu diren proiekturik aipagarrienak edo arrakastatsuenak? Elikadura sistemaren proiektua dudarik gabe, 2019an eskualdeko 10 udalek eta Cederna Garalurrek martxan jarri zutela. Ondoren Leitzan sortu den lanerako espazioa. Ondoren sortu dira eta sortzen ari dira proiektu interesgarriak. Hortik sortu da Mimukai eta eredua hor dago, bertan daude inplikatuta arlo guztiak.
Zein dira etorkizuneko planak hedapenari, proiektu berriei eta helburuei dagokienez? Proiektua sendotzea, espazio erabilgarria izatea, zerbitzuak jendearen beharretara egokitzea eta bertatik formakuntzak sortu eta eskaintzea.
Izan ere, bertako topagune moduan funtzionatzea nahi dugu. Sareak bultzatzea eta eskualde mailan beste hainbat proiektu identifikatzea gustatuko litzaiguke, modu honetan, interesgarriak edo interesa sortzen duten proiektuak bultzatzeko.