Zorionak ligako lehen postua lortzeagatik! Nola sentitzen zarete lorpen historiko honen ondoren?
Pozik egia esan, igotzea helburuetako bat zen taldea autonomikoan sortu genuenetik, lortu ondoren oso pozik gaude. Hala ere, hasieran ez genekien igoko ginenik, eta emaitzarekin ezin gara gusturago sentitu.
Zein izan da, zuen ustez, denboraldi honetako arrakastaren gakoa?
Alde batetik, agian taldeko guztiak lehenagotik ezagutzea, eta beste aldetik, taldea aurreko urtean osatu genuenez lortu genuen esperientzia. Azkenean, denak hemengoak gara, kuadrilla bat bezala, eta hori nabaritzen da. Etxean jokatzea ere oso garrantzitsua da, eta beste gako bat, Beteluko frontoia izan da, bertan jokatzeak asko lagundu gaitu. Azkenik, gazteak ostiralero partidetara animatzera etortzen zirela ikusteak ere, pila animatu gintuen.
Nola deskribatuko zenituzkete maila hontara iristeko denboraldian zehar egin dituzuen prestaketa eta entrenamenduak?
Beti bezala udan hasten gara aurreko denboraldiarekin, eta azkenean agian entrenatzaile ardura hori Andonik dauka, baino denen artean egiten ditugu entrenamenduak, astean bi aldiz frontoian. Oso noizean behinka korrika egitera joaten gara, batez ere denboraldia hasi baino lehen. Badakigu nola antolatu eta azkenean beti antzekoa egiten dugu, baina ezer berezirik, asko hobetu behar dugu hori.
Elkarlana eta konfiantza oso garrantzitsuak dira guretzat
Beti saiatzen gara astean bi aldiz elkartzen, eta kanpoan ikasten duten taldekideak, etortzen saiatzen dira, gutxienez egun bat. Orduan, normalean 13tik 10 pertsona beti gaude.
Gogoan duzue denboraldiko une edo partida zirraragarririk? Hala bada, zein eta zergatik?
Batez ere Arbizuren aurka etxean jokatu genuena, partidua nahiko garrantzitsua zen eta giro polita osatu zen. Guk nahiko gustura jokatu genuena, eta Arbizukoak lehenengo edo bigarren zeudenez, markatuta zegoen partida izan zen. Astefora taldearen aurka hemen, lehenengo jokatu genuena ere interesgarria izan zen. Baita Iruñeko partida ere, markagailua berdin gelditu zen, Universidad Navarra kirol taldearen aurka, etxetik kanpo.
Zein izan da denboraldian zehar talde bezala izan duzuen erronkarik handiena eta nola gainditu zenuten?
Erronka handiena liga izan da, eta lorpen handia ere. Hasieratik nahiko ongi ibili gara, irabazten. Beste erronka handiena etxean izan zen, Arbizu irabaztea, eta bueno, atzetik zeuden talde horien aurka jokatzea. Azkenean gogo gehienak haien aurka erakutsi genituen, eta gusturen behintzat haien aurka jokatu genuen.
Zer rol jokatu duzue jokalariek eta entrenatzaileak taldearen arrakasta lortzeko denboraldi honetan?
Denak gara entrenatzaile eta jokalari. Agian, denboraldi hasieran, Andoni lesionatuta egon zenean, hor entrenatzaile rola gehiago jokatu zuen, baina gero denak batera. Adibidez orain, taldeko beste kide bat egon da, modu batean denak igaro gara entrenatzaile izatetik. Partiduetan, zuzentzen beste pertsona bat egoten da, eta gero adibidez Andoni jolasten hasi eta lesionatuta zeuden beste batzuek ere entrenatzaile moduan lagundu dute.
Partiduetan sortzen den giroa asko gustatzen zaigu eta oso gustora gaude
Nola deskribatuko zenukete taldearen giroa eta jokalarien arteko adiskidetasuna denboraldian zehar?
Hobetzea zaila, oso ona. Batzuetan arazoa hori da, giro onegia daukagula, lasaiegia, agian seriotasun falta, nola denok ezagutu, lagunak garen eta parranda ere batera egin dezakegun, ez dago erreferentzia entrenatzaile finko batena, denak bat gara. Agian ez daukagu beste taldeek daukaten organizazio hori.
Zeintzuk dira taldearen helburuak eta asmoak datorren denboraldirako?
Azkenean gu baino lehen beste jokalari batzuk zeuden, beraien taldearen izenarekin jokatzeko baimena eskatu genien, guk taldea berreskuratzeko. Baietz esan ziguten eta asko lagundu baita. Beraiek dira zuzendariak, denen artean elkartu eta datorren denboraldikoa prestatu eta garatzea espero dugu.
Talde hau duela 20 urte inguru sortu zen eta guk hartu dugunetik, urte bat
igaro da, gure helburua momentuz egoera mantentzea da. Gure artean
hitz egin eta kanpora ikastera doazen jokalarien ordutegien arabera, antolatu eta entrenatzen gelditzea desafio bat izango da, baina lortu nahi dugu. Printzipioz, berdin jarraitzea da gure helburua.
Azkenik, beste zerbait gehitu nahi duzue, mezuren bat?
Eskerrak eman nahi dizkiegu ostiralero partiduak ikustera joaten direnei, baita beti animatzen eta laguntzen gaituztenei, babesten gaituzten inguruko lan-enpresei, eta zuzendaritzakoei, izan ere, denak oso garrantzitsuak dira prozesu honen guztian. Ikustera etorri ez direnei, animatu nahi diegu etortzera. Egia da dirudiela tenporada bukatu dela, baina etxean behintzat kopako 3-4 partida gelditzen dira.