Kontzertu berezia izanen da, urte hauetan guztietan gure aldizkaria laguntzeko bertako herritarrek egindako ahalegina eskertzeaz gain, datozen urteotan, duela 34 urte abiatutako bidea ekiten jarrai dezagun, eta Mailopek gure herrietan gertatzen direnen berri emateko aukera izan dezan.
Esan bezala, ekainaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, izanen da hitzordua, Beteluko elizan.
Jaionek, Jonek eta haien 4 seme-alaben doinu eta ahots goxoekin gozatu nahi baduzu, sarrerak salgai daude ondoko leku hauetan:
- Arribeko dendan eta Mikel Deuna jatetxean.
- Beteluko harategian eta ostatuan.
- Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxean, Lanbroa paperdendan eta Plazaola kiroldegian.
Sarreren prezioa:
- Haurrak (5-12): 5€
- Gainerakoak: 8€