Nola bururatu zitzaizuen Mugiroko Ostatua berriro irekitzea? Noiz eta
zergatik zabaldu zenuten?
Ani: Duela denbora asko ireki nahi genuen taberna, eta, lortu dugula
ikusita, oso pozik sentitzen gara.
Tsanko: Taberna gehiago ikusi genituen, baina ez zitzaizkigun hainbeste gustatu. Mugiroko Ostatua aurkitu ahal genuen lekurik hoberena dela
uste dut.
Stanislava: Nire gurasoek leku ireki bat bilatu nahi zuten, bertan taberna
bat martxan jartzeko. Denbora luzez aritu ziren bilatzen, inguruko lekuetan batez ere. Aukera hau aurkitu zutenean betetako amets bat izan zen.
Ani: Martxoan hartu genuen taberna, baina maiatzaren 11n zabaldu genuen; momentuz ostegunetik igandera irekitzen dugu. Urtean zehar horrela ari-
tuko gara, baina egun berezietarako ez dugu ordutegi bat zehaztu.
Zer erronka aurkitu dituzue taberna zabaltzeko prozesuan?
Tsanko: Taberna bi urtez itxita egon zenez, bagenekien erronka handia izango zela horrelako leku bat ireki tzea eta horrek sortzen duen urduritasuna kudeatzea.
Stanislava: Tabernan ez dugu ezer nabarmenik berritu, baina bezeroentzako produktu egokiak bilatzen aritu gara, eta horretan jarraitzen dugu: janaria, edaria, postreak, etab. Erabaki horiek hartu behar genituenez, pixka bat gehiago kostatu zitzaigun taberna irekitzea.
Nolakoa izan da herrikoen eta ingurukoen erantzuna?
Ani: Bezero guztiak oso atseginak eta maitagarriak dira. Beti etortzen dira tabernara; oso pozik gaude bertako eta inguruko bizilagunekin.
Stanislava: Beti galdetzen diegu zertan hobetu dezakegun. Guk, azken finean, bezeroak eroso senti daitezen nahi dugu, etxean bezala. Baina, nire
ustez, oso pozik daude eskaintzen dugunarekin.
Zer produktu eskaintzen dituzue?
Tsanko: Menua momentuz ez dugu eskaintzen, baina erreserbaren bidez menu itxia eskatzeko aukera eskaintzen dugu eta produktu ugari ditugu bertan.
Stanislava: Gehien entsaladak, plater konbinatuak, patata frijituak, bokatak... momentuan egiten ditugu.
Tranko: Egia da une honetan ez dugula Bulgariako produkturik eskaintzen, baina aurrerago gustatuko litzaiguke.
Baduzue “etxeko berezitasuna” den platerik?
Ani: Bai, egiten ditugun XXL ogitartekoak, oso handiak eta goxoak, eta etxeko postreak, nik betidanik egiten ditudanak eta nire espezialitatea direnak: azenario-tarta, gazta-tarta, etxeko jogurta eta horrelako postreak.
Zer giro eta esperientzia eskaini nahi diezue bezeroei?
Ani: Nik nahi dudana da bezeroak pozik sentitzea.
Stanislava: Etxean bezala sentitzea eta etxera gustura joatea da nahi duguna. Adin guztietako pertsonentzako leku bat sortu dugu, edozein ongietorria da hemen.
Zerbait gehiago aipatu nahi duzue?
Stanislava: Asko eskertzen dugu bertakoen eta ingurukoen pazientzia
eta guregatik egiten ari diren guztia, hasierak beti baitira zailak.
Tsanko: Pila bat eskertzen diegu laguntzen diguten bezeroei. Azkenean, tabernak denei esker funtzionatzen du.
Ani: Bai, Jende asko etortzen denean pazientziaz itxoiten dute. Eskerrak
eman nahi dizkiegu hurbiltzen diren guztiei, batez ere, gurekin oso ongi
portatzen ari direlako.