Egun, beste proiektu potolo batean murgilduta dago, honetan ere, berak bizitu duen bularreko minbiziarekin lotuta. 2ZI egun, bere marka izatetik, elkartea izatera pasa da eta horrek dakartzan lanetan diardu.
Urriaren 18an Leitzako zinema aretoan estreinatuko den “Bularretik ehundutako aitortzak” dokumentalean parte hartu du Izaskunek eta horrez gain, urriaren 19an Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna delarik, Leitzan ospatuko den egun solidarioa prestatzen ari da. Festa giroan murgilduta, ekintza ezberdinez osatutako egitaraua osatu dute.
Goizeko 09:30ean bularreko minbiziaren aldeko martxa solidarioa abiatuko da. Bi aukera izanen dira:
- 7,5 km-ko martxa luzea
- Martxa motza, herria inguratuz osatuko dena
Parte hartzeko izena eman behar da: acortar.link/2Zi helbidean irailak 30 arte, edo egunean bertan.
- Haurrak 8 €
- Helduak 10 €
Izena ematen duenak 2Zi elkarteko kamiseta bat jasoko du (estekan sartu eta bertan aukeratu kamisetaren neurria), eta horrez gain martxaren bukaeran mokadutxoa izanen du (edaria, yogurtak eta fruitu lehorrak).
Porrotx pailazoak ere, bere elkartasuna adierazi nahi izan du eta irailaren 18an, kontzertu solidarioa emango du Leitzako zinema aretoan arratsaldeko 18:00etan.
Animatu eta parte hartu!!
Zuregatik, guztiongatik