Kablea jaso eta garai batean Malloan nola lan egiten zen ikasteko aukera ederra izan zen. Malloa belarrez betea zegoen eta belarra, goi haietatik, baserrietaraino jaisten zen aireko kableen bidez. Gaur egun, ia ez da arrastorik gelditzen paisaiara aldaketa ekarri zuten tirolina haien gainean. Bai, ordea, bertako herritarren oroitzapena, aspaldiko lan molde hori ezagutu zutelako.
Kablearen Behatokia aurkeztu zuen Jose Manuel Zubillagak, Araizko alkateak. Eraikuntza txiki hau, Araitz bailarak eskaintzen dituen istorio txiki eta handiak hedatzeko sortutako gunea da. Gaintza baino kilometro bat gora go dago, Mallo bidean, eta ibarraren historia birpasatzen du, artzainei, kableari, etnografiari, geologiari eta naturari eskainitako panelen bidez.