Nolatan murgildu zinen landa-garapenari buruzko ikastaro honetan?
Nire bikotekideak eta familiak ikastaroan izena ematera animatu ninduten, haien laguntza etengabea izan da. Beti alboan egon dira, animatzen eta nire interesak jarraitzera motibatzen. Ikastaroan hasi baino lehen, konturatu nintzen gaur egun funtsezkoa dela gazteok sektore honetan jakin-mina adieraztea. Energia eta ikuspuntu berriak behar dira gaur egungo erronkei aurre egiteko eta landa-ingurumena biziberritzeko. Naturak eskaintzen duen potentziala ikusteak bultzatu ninduen pauso hau ematera.
Zertan datza landa-garapeneko ikastaroa?
Egin nuen ikastaroari “Gazteak nekazaritza-sektorean instalatzeko ikastaroa” deitzen zaio. Bertan, funtsezko hainbat gai aztertu genituen, hala nola nekazaritza sektorean ezartzeko gakoak, nekazaritza enpresentzako oinarrizko kontabilitatea, eta neurri jasangarriak landa ustiategietako ekoizpen kudeaketan. Produktu fitosanitarioen manipulazioari buruzko edukiak ere ikasi genituen, oinarrizkoa eta laneko arriskuen prebentzioa lantzeko. Ikastaroa gazteak nekazaritza sektorean integratzeko eta arrakasta izateko diseinatua zegoen.
Energia eta ikuspuntu berriak behar dira gaur egungo erronkei aurre
egiteko eta landa-ingurumena biziberritzeko
Zer espero zenuen lortzea ikastaro honetan?
Nekazaritzan ongi hasteko beharrezkoa dena ikastea espero nuen: kudeaketa, oinarrizko kontabilitatea eta ustiategien iraunkortasuna. Horretaz gain, sektorearentzat eskuragarri dauden diru laguntzek nola funtzionatzen duten ongi ulertu nahi nuen.
Zer landu zenuten ikastaroan?
Ikastaroan, naturari eta ingurumenari buruzko alderdi nabarmenenak eta
abeltzaintzako ustiategietan praktika iraunkorrak nola aplikatu azaldu ziguten irakasleek, hala nola, natura-baliabideen erabilera arduratsua eta lurraren zaintza. Gainera, ingurumenean sortzen den inpaktua murrizten ikasi genuen, abeltzaintza teknika eraginkorrak erabiliz eta tokiko biodibertsitatea babesteak duen garrantzia berrikasiz. Horretaz gain, txangoak egin genituen hainbat ganadutegitara, batez ere ingurumena errespetatzen duten egoera praktikoak nola maneiatzen zituzten ikusteko.
Aziendaren erabilera landa-garapenaren funtsezko zati bat da.
Zer ezagutza ikasi zenuten arlo horretan?
Klasean, hainbat gai ikusi genituen, hala nola: animalien osasuna zaintzea, instalazioetarako ingurumen-baimenak lortzea, abeltzaintza eta simaurren kudeaketa egokia erabiltzea, etab. Gainera, kudeaketa plan bat garatzen ere ikasi nuen, eta hondakinak eta albaitaritzako sendagaiak behar bezala erabiltzen ere. Horretaz gain, abeltzaintzan garbiketa ona mantentzearen garrantzia, animalien ezagutza eta datu baseen erabilera nolakoa zen ikusi nuen. Halaber, animalien ongizatea landu eta abeltzaintzako ustiategiak, abel-
tzaintzako ekoizpenerako zerbitzuak, animalien ekoizpena eta elikagaiak
merkaturatzea ikasi nituen.
Nekazaritzako makineria erabiltzen ikasi zenuen?
Bai, nekazaritza arloko lan arriskuei buruzko prestakuntza jaso nuen, horren barruan: nekazaritzako makineria modernoaren segurtasuna eta eraginkortasuna. Horrela, ekipoen erabilera egokia eta hauetan aurkitu
daitezkeen arriskuak identifikatzea eta aurreikustea erakutsi zidaten.
Landa praktiketan parte hartzeko aukera izan zenuen?
Ikastaroan ez genuen aukera izan landan praktiketan parte hartzeko.
Hala ere, etxean neu arduratzen naiz belarrekin zerikusia duten lanak egi-
teaz. Ni arduratzen naiz moztu, irauli eta antzeko beste lan batzuk egiteaz,
eta, egia esan, asko gustatzen zait.
Izan zenuen esperientzia esanguratsurik ikastaroan?
Esperientzia esanguratsuenetako bat lehen sorospenak izan ziren. Landa
ingurunean gertatu ahal diren larrialdi egoeretarako teknika erabakigarriak ikasi genituen, hala nola bihotz-biriketako bizkortzea eta zaurien tratamendua. Gainera, aipagarria da ikastaroan izan nuen esperientzia bereziagoa izan zela gainontzeko ikaskideekin izandako adiskidetasunagatik. Oso harreman ona egin genuen, eta haiei esker, ikaskuntza jarduera oso atsegina izan zen.
Energia eta ikuspuntu berriak behar dira gaur egungo erronkei aurre
egiteko eta landa-ingurumena biziberritzeko
Zeintzuk dira landa-garapenaren egungo erronkarik handienak?
Nire ustez, egungo erronka handienek iraunkortasuna barne hartzen dute. Baliabideak eraginkortasunez kudeatzea eta teknologia berrietara egokitzea erronketako bat da. Era berean, funtsezkoa da landa-eremuetako despopulazioa eta dibertsifikazio ekonomikoa lantzea.
Ikasitakoarekin proiektu bat garatzea gustatuko litzaizuke?
Bai, ardien esnea ekoizten espezializatutako abeltzaintza-ustiategi bat sortu nahi nuke. Ikastaroan ikasitakoarekin, praktika jasangarriak ezarri nahi ditut ustiapenaren kudeaketa eraginkorra izan dadin, ganaduaren administraziotik
hasi eta makineria eta baliabideak behar bezala erabiltzeko. Proiektu honek aukera emanen dit kontabilitatean, produktu fitosanitarioen erabileran eta prebentzioan eskuratutako ezagutzak ardi-abeltzaintzaren sektorea praktikan jartzeko.
Nola lagun dezake landa-garapenak ingurumena babesten?
Landa-garapenak ingurumena babes dezake nekazaritza-jarduerak sustatuz. Horren barruan sartzen dira: ura modu eraginkorrean erabiltzea, lurzorua eta airea ez kutsatzea, eta landareen eta animalien aniztasuna sustatzea. Gainera, teknologia funtsezkoa da nekazaritza modernoan, laguntza ematen baitu laneko zehaztasuna eta produktibitatea hobetzen.
Landa-garapenak ingurumena babes dezake nekazaritza-jarduerak sustatuz, hala nola ura modu eraginkorrean erabiltzea eta lurzorua ez kutsatzea
Zure ikuspegitik eta zure ikaskuntzatik, nola eragiten du ganaduaren kudeaketa egokiak landa-ekonomian?
Aziendaren kudeaketa onak eragin positibo handia izan dezake landa-ekonomian. Ganadua modu eraginkorrean maneiatzean, produktuen ekoizpena handitu daiteke, esnea eta haragia, adibidez, eta horrek ustiategiaren ekonomia hobetzen du. Horretaz gain, enpleguak sortzeko eta tokiko garapena sustatzeko baliagarria izan daiteke.
Bidali nahi duzu mezu berezirik egungo gazteentzat?
Bai, ganadutegietan eta landa-garapenean interesa duten gazteak parte hartzera animatzea gustatuko litzaidake. Ikastaro honek, oso ikasketa baliotsuak eskaintzen ditu. Mezu berezi bat ere bidali nahi diet neskei: ez lotsarik izan mundu honetan murgiltzeko. Prestakuntza oso aberasgarria da eta aukera asko ireki ditzake nekazaritza-sektorean.