Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekitaldian parte hartu zenuten guztiei, Araitz, Larraun eta inguruko herrietako jende ugari bildu zen Mailope aldizkariaren alde, eta guztien ekarpena laguntza handia da aldizkariak aurrera jarrai dezan.
Mailope aldizkaria hilero, doan, banatzen da Araitz eta Larraungo etxe guztietan, herritarrei eskualdean gertatzen direnen berri emanez.
Eskualdeko eragile ezberdinek aldizkaria baliatzen dute herritarrei informazioa zabaltzeko: gai kulturalak, kirol arlokoak, aisialdia, osasuna, euskarari buruzkoak... Aldizkaria guztion erreferentea bilakatu da.
Digitalerako urratsa ere eman du azken urteotan aldizkariak, web gune berria daukagu eta sare sozialen bidez ere zabaltzen ditugu gure herrietan sortzen direnak.
Aldizkariak herritik eta herriarentzat lana egiten jarrai dezan guztion laguntza beharrezkoa da. Gure proiektua lagundu nahi baduzu, Kultur Elkarteko kide bihurtu zaitezke, urtean 50€ ordainduta.
Bazkidetza galdetegia bete ezazu, Mailopek biziki eskertuko dizu!!