2024/12/06 19:00
Oskar Alegriaren hirugarren ez-fikziozko proiektuak izenburutik bertatik sortzen du ezinegona, ahoan korapilatuko zaizkigun silaba musikal eta errepikakorrez ondutakoa baita: zinzin (haize arina), durrun-durrun (leize bertikala) eta kurrutz-karratz (tximistek kolpatutako gailurra). Baina, lasai. Memoriaren zirrikituetara egindako bidaia poetiko honekin sintonizatu bezain laster, ahaztu egingo zaizkigu aurreiritzi eta beldur guztiak.
Araitz-Beteluko Kulturaldia 2024