'Frankenstein agurgarria' disko-liburua aurkeztu dute Gabari Gune Irekian

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 4a, 14:17

Gabari Gune Irekian egin zen emanaldia.

Aurkezpen musikatuan, munstroez eta literaturaz, beldurraz eta kulpaz, iraganaz eta etorkizunaz aritu da Ana Galarraga, Pettiren kantuen laguntzarekin. Ondoren, solasaldirako tartea ere izan dute.

 Nafarroako Mendialdeko Euskara Zerbitzuak Literatura Geraldien baitan antolatu zuen saioa, eta Larraungo irakurle taldeko hainbat lagun bertaratu ziren. Ordubeteko emanaldiaren “Nor da munstroa” galdera luzatu zieten ikusleei.

Pettiren ahotsaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.